XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Protekzionismoa.

Jauntxo terratenienteek, merkaturik ezak, amerikar merkatuak galtzeak, industriaren zabalkundea eragozten dute.

Katalandar industriari, ordea, gogor ekiten dio bertako burgesiak.

Lopez Balleneros ministroak begi onez dakus katalandarren joera.

Fernando errege bera ere, burgesia bere aurka edukitzea baino bere alde zuzentzea hobe zela konturatuta, ahalegintzen da industriatzearen aurkako zenbait eragozpen aldentzen.

Tekstil industria, adibidez, 1832 garrenean berpizten da Katalunian.

Urte gogoangarria lehen aipatua, zeren agintariek ez zuten ezeren eragozpenik jartzen kanpotik behar ziren tresna eta tramankuluak ekartzeko, baina 1832 garrenean, kanpotik ekartzeari trabak ipintzen dizkiote, eta bertan makinak sortzeari ekin beste erremediorik ez zaie gelditzen.

Bertan inbertitutakoak ondoren onik ematen du katalandar industrian.

Industriatze joerarekin batera, langileria ere sortzen eta indartzen da Katalunian.

Arguellesek dionez, Elizaren indarra ere handia zen urte muga horietan, 12.170.000 hektarea bai omen ziren Elizarenak.

Hirutatik bat, beraz, Elizarena zenduten.

Nekazariei garai horretan diruaren bidez ordaindu beharrean trukean beste gauzak emanaz betetzen zuten egiteko hori.

Nekazaria lepotik oinetaraino lotua zegoela pentsa dezakegu.

Bai, lan orduz kanpo ere ez zen azke, ezta gutxiagorik.

Bera eta bere familia jauntxoarenganako morrontza eta begiramena une oro gorde behar zuen.